XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.5 Mintzamena.

Ahozko testak normalean kategorien bidez nahiz komunikazio-zuzentasunaren sistemaren bitartez zuzentzen dira testuaren egituraren arabera.

Idazmenean bezala, azken sistema esaldi edo ideia konkretu-serie bati bakarrik aplika diezaiokegu (F: elkarrizketa-n ikusi bezala).

Zuzenketa honen aldakin bat zera da, lehendabizi puntuazioak ikasleak zeregina nola bete duenaren arabera ematea (adibidez R: irudietan oinarrituz hitz egin, S: gai bati buruz hitz egin ) eta ondoren puntuak gaineratzea edo kentzea, ikasleak hizkuntzaz egin duen erabilpenaren arabera.

Hogeitabosteko maximo batekin plus edo minus hau bost puntukoa izan liteke.

Beste sistema bat mailaren kategorietan edukinarenetan baino oinarritzen dena da.

Oso bikainetik eskaserainoko mailakatze batez lan eginez, maila bakoitza kualitate batzuren arabera deskribatzen delarik, adibidez, materialaren aurkezpen zehatza, ahoskatze eta artikulazio garbia, hiztegi egokia.

Sistema honetan gomendatzen dena zera da, zuzentzailea ongi mailatik has dadila, ikasleak batazbesteko maila duela suposatuz bere lanak eskalan gorago edo beherago dagoela erakusten duen arte.

Sistema hau ere egokia izango litzateke R: irudietan oinarrituz hitz egin edo S: gai bati buruz hitz egin testetarako.

Maila-testetarako frogetako interakzio desberdinetako hizkuntza mintzatua ebaluatzeak, ikasle taldeekin bereziki, arazo gehiago dakar.

Idealki, rol-joko bat burutzeko zein hizkera behar den erabakitzeko bidea zera da, jatorrizko hiztunei egin dezaten eskatzea, grabatzea eta, ondoren, hizkuntz erabilpen nagusiak zeintzu diren aztertu.

Adibidez ezinezkoa da origami bat nola egiten den azaltzea tolestu hitza aipatu gabe, baina diagonalean erabili beharrean mutur batetik bestera esan dezakegu.

Gainera, posible da derrigorrez erabiliko diren egiturak zehaztea (inperatiboak origami-ren kasuan), eta baita nahitaez inplikatzen diren funtzioak ere (argibideak ematea, zuzentzea, baieztatzea).

Guzti honek, ordea, denbora luzeegia suposa lezake testaren ariketak behin eta berriz frogatzea inplikatzen duenez gero.

Zuzenketa sistema finkatzeko beste prozedura laburrago bat zera da, esperientzian oinarrituz rol-joko kontrolatu batean zein hizkera erabiliko den iragartzea baina hau ere ikasle-bikoteekin entsaiatu beharko litzateke klaseko ariketa gisa.